deabruakteilatuetan
Taldearen argazkia
Info - Azken berriak
  • Irailean berriro itzuliko gara zuzenekoetara
    Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra 1973 diskoa aurkezten aritu gara Euskal Herrian Barrena: Gasteizen, Zarautzen (ikus, argazkiak), Lizarran, Zornotzan, Eskoriatzan, Algortan, Berastegin eta Lemoan aritu gara. Hurrengo asteetan atseden hartuko dugu eta irailean itzuliko gara zuzenekoetara. Zehaztasun gehiago, ikus agenda atalean. Rock talde mitikoen zale garenez, guk ere izen bat jarri diogu birari: “Evil is alive and well 2008”. Emanaldi bakoitzeko kronikak Deabru atalean irakurgai daude.
  • Gaur, uztailak 30, Tolosako Meskal tabernan emanaldi berezia
    Toxic Twins and the Evil Cymbal atzo bertan sortu zen taldea da (Partaideak: Ima Singermorning, Joni Rotondas, Inigo Wanted). Gaur 22:30tan Tolosako Meskal tabernan arituko dira. Eta zer eskainiko dute? Auskalo! Ager zaitez zure begiekin ikusteko.
  • “Evil is alive and well”, nondik dator udako biratxoaren izena?
    Udako birari izen bat jarri diogu: “Evil is alive and well”. Izen hori nondik hartu dugun asmatzen dutenen artean, “DT pack” zozketatuko dugu: kamiseta, txapa eta CDa. Bidali erantzuna. Uztailaren 18an emango dugu irabazlearen berri webgune honetan bertan.
  • “Erretzeko zerbait” kantuaren bideo-klipa
    “Erretzeko zerbait” kantua da bideoa girotzeko aukeratu dugun abestia. Esan behar da Bonbereneako gazteek lan ederra egin dutela. Laster izango da hedabideetan ikusgai. Eta baita webgune honetan bertan ere. Klipa ikusteko: Klik egin.
  • Asier Arroitaren argazkiak
    Plateruenan eskainitako argazki-bilduma bikoitza dago eskegita Internet sarean. Kalitate onekoak, zalantzarik ez. Zuzenean ikusteko, klik egin.
  • "1973" kamisetak salgai

    Martxa ederrean doa kamisetaren salmenta. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan jarri ditugu salgai. Tailak, mutilentzat, 12-14, S, M eta L. Nesken modeloa, S eta M.

    Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi deabruakteilatuetan@gmail.com helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diruz juxtu bazabiltza, kontzertu batera azaldu eta bidalketa gastuak aurreztuko dituzu (6-7 euro artean).

    Diskoaren kasuan ere postaz erosteko aukera badago.

  • Maiatzaren 24an Durangoko Plateruenan izango gara, Zea Maysekin batera

    Maiatzean hirugarren emanaldia eskainiko dugu Durangoko Plateruenan, Zea Mays taldearekin batera maiatzaren 24an, larunbatarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoko barran bertan.

    Anoetako Gaztetxean eta Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen jaialdian eskaini ditugu emanaldiak, hurrenez hurren. Bietan une biziak igaro ditugu eta baita hainbat lagun ikusi ere. Argazkiak ikusgai daude dagoeneko.

    Aurrerantzean zuzenekoez galdera egiteko hona helbide elektroniko berria: kemen, (34) 943 393 318.

  • Entzun!, 2007ko kuttunenak

    Entzun aldizkarian 2007ko lan onen zerrenda eman du aditzera:
    Kazetari eta musikazaleen artean egindako bozkan Lisabö taldearen Ezlekuak diskoa gailendu da. Bigarren Pettiren On geratu da, hirugarren Audienceren Trying wings on roots, laugarren Borrokan-en Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! eta bosgarren Sexty Sexers-en Urkamendi Blues.
    Irakuleen artean egindako bozketan aldiz, Zea Mays-en Morphina nagusitu da, eta ondotik Lisabören Ezlekuak (bigarren), Deabruak Teilatuetan-en 1973 (hirugarren), Pettiren On (laugarren) eta Sexty Sexers-en Urkamendi Blues (bosgarren) sailkatu dira.

    Zerrenda osoa: www.entzun.com

  • AHTren aurkako manifa
    Tolosan urtarrileko azken larunbatean Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioa burutu zen. Ekitaldiaren amaieran Aritzek eta Imanolek "Abiadura handiko asmoak" kantatu zuten. Bertan izandako partaide baten ikuspegia ezagutzeko klik egin. Argazkia ikusi.
  • 1973 fashion club
    Gure lagun batzuk, kamisetak erosteaz aparte, ideia polita eman digute. Kamiseta soinean jarri, argazkia egin, gure posta helbidera bidali eta webgunean ikusgai jarri. Animo ba! Trukean postal bat jasoko duzu opari! Edo bi, edo hiru… Nahi dituzunak. Argazkiak bidaltzeko, honako helbidera idatzi: deabruakteilatuetan@gmail.com
  • Hatortxu Rock 2008
    1973 diskoaren bigarren aurkezpen jaialdia Iruñerrian izan zen, Hatortxu Rock jaialdian. Jaialdiaren informazio guztia eta argazkiak Internet sarean aurkituko duzue. Gure berri izateko, tarteka sar zaitez gune honetan. Ikus, argazkiak. Laster arte! deabruak teilatuetan
  • Tolosako kontzertuaren irudiak

    Ikus argazki-galeria (© Z.A. Bonberenea Ekintzak).

    Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean izan zen abenduaren 29an, urteko azken larunbatean beraz. Mila esker Euskal Herri osotik etorri ziren ikusentzule guztiei, zinez! Mila esker DJ Bull-eri eta nola ez zorionak Bonbereneari. Baietz beste 10 urte!

    Datorren emanaldia, Hatortxu Rock! 2008ko urtarrilaren 12an.


  • 18/98

    "Hemezortzi, bederatzi zortzi / Lau zenbaki iraingarri" horixe dio gure aspaldiko kantu batek. Elkartasuna adierazi nahi diegu auziperatu eta atxilotu guztiei, zein senide eta gertukoei ere.

    18/98 kantua ::: deabruak teilatuetan ::: entzun escucha listen

  • Aritz Betagarrirekin kantari
    Hatortxu Rocken aritu zen orain urte gutxi deabruen kantu bat Betagarrirekin kantatzen. Hona, bideoa.
  • Jose Luis Otamendi
    Poesia liburu berria argitara eman du Oto gure idazle kuttunak: Erlojuen mekanika.
  • Jaso ezazu postala etxeko buzoian
    Taldearen postala etxeko buzoian jasotzerik nahi? Lagun bati postala etxeko buzoira bidaltzea nahi? Bada bidali taldearen inguruko mezutxoa (nahi izanez gero bertsoa, kopla, poesia, gutuna...) eta egun gutxira postala jasoko duzu etxeko buzoian. Jasoko duzun postala hauxe da: irudia
  • Tolosako kontzertua, oharra
    Egun gutxi barri Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean, datorren abenduaren 29an egingo dugu. Sarrerak salgai, SOILIK egun berean aretoan bertan arratsaldeko 19:00tik aurrera. Prezioa: 5 euro. Taldearen emanaldia amaituta, DJ Bull arituko da giroa alaitzen.
  • Hauxe da gune ofiziala

    deabruak teilatuetan taldearen gune ofizialean zaude. Bertan taldearen inguruko informaziorik osatuena jasoko duzu. 1973 dagoeneko eskuragarri dago. Aurki gune honetan ere musika entzun ahal izango da.On egin!

    Página web oficial / Official website ::: deabruak teilatuetan 

  • Otros idiomas, prensa

    Nuevo disco ya disponible en tiendas e Internet (web bonberenea o gor). Si quieres información acerca del grupo envía email al siguiente correo electrónico: deabruakteilatuetan@gmail.com
    Te contestamos lo antes posible. Fotos en alta resolució, haz klik en "argazkiak".

  • Diskoa eskuragarri

    Ohiko saltokietan, Bonberenea edota Gor webguneetan eskuragarri izango da disko berriena.

    www.bonberenea.com / www.gordiscos.com

  • Myspace gunea

    Bereziki, musika hedatzeko zabalik dagoen gunea:

    www.myspace.com/deabruakteilatuetan

  • Medioetarako, harremanetan jartzeko:
    Elkarrizketak lotu edo argibide gehiagorako email bidez: deabruakteilatuetan@gmail.com