

FITXA TEKNIKOA
Data: 2009-06-20. Hatortxu Rock, Lakuntza (Nafarroa).
Aipagarria: Elkartasun jaialdiaren X. edizioa.
Hilabete izan gara jo gabe eta asteburu bakar batean hirutan aritu gara zuzenean. Lehena, Hatortxukoa izan zen. Ilusioz gainezka joan ginen Lakuntza aldera. Furgonetan, lau deabruak, Fernan Irazoki laguntzailea eta monitoreetako teknikoa eta Kaki Arkarazo soinu teknikaria eta gure “coach” partikularra. Hizketaldi atseginean iritsi ginen Lakuntzara, inolako eragozpenik gabe….
Iazko Hatortxu Rocken izan ginen lehen aldiz, eta berriz bueltatzeko gogo biziz ginen. Lagunak ditugu tartean, antolatzaile eta musika taldeen artean.
19:15ean jo genuen, nahiz eta hasiera batean 20:30ean jo behar genuela iragarrita bazegoen ere. Baina gauez Tolosako San Joanetan jo behar genuen (ikus jaialdi horretako kronika) eta ordubete aurretatu genuen gure saioa. Horren ondorioz, askok gure saioa galdu zuten. Lastima. Izango dira gu ikusteko aukera gehiago, uztailean bertan, esate baterako (ikus agenda).
Hainbat urte egin ditugu musikaren munduan eta areto, plaza eta jaialdi ugaritan hartu dugu parte. Eta zinez diogu antolaketa aldetik ezagutu dugun onenetakoa dela, inolako zalantzarik gabe. Zorionak lanean burubelarri aritu ziren antolatzaile, bolondres eta Hatortxu jaialdiko zaletu guztiei. Eta, nola ez, Gorka Urbizuri ere gurekin Peiremans-en bertsioa abestera igo zelako. It's rock!
FITXA TEKNIKOA
Data: 2009-05-23. Kafe Antzokia, Elgeta
Taldeak: Deabruak Teilatuetan + Ama Say
Aipagarria: 2009ko bigarren emanaldia
KRONIKA:
“This is a real place”, dio Ama Say taldeak kantu mitiko horietako batean. Afarian Gorka eta Iban Espaloianeko arduradunekin batera hizketan geundela, ordura arte Elgetan sekula izan ez zirenak (Inigo, Ama Sayko hainbat…) ahoa bete hortz zeuden aretoarekin, eta baita ardoarekin!
Ama Sayko kantaria hurbildu zitzaigun lekuaren edertasunaz eta tratuaren bikaintasunaz hitz egiteko eta zera atera zitzaigun ahotik: “This is a real place!”. Hori esan zuen eta kantariak, berehala, “This magic real place!” erantzun zuen.
Kontzertuan boom-boom! bombo kolpe bikoitzak ematen dio segida “This magic real place!” oihuari. Gasteiztik piska bat nekaturik iritsi ginen eta martxa hartzea kosta egin zitzaigun. Ikuslentzuleen laguntzarekin bidea zuzendu genuen, pozik egoteko moduko saioa eskaintzeraino. Ama Say taldeak jo zuen bigarren, taldeak erakutsi zuen soinua eta jarrera apartak izan ziren. Gau ikaragarri polita, orain hamalau urteko garai haiek gure baitan ziren. Ama Saykoak Tolosako gotorlekura etortzen zirenekoa. Eta gu oso gazte ginelarik, zenbat disfrutatzen genuen Carlos eta konpainiarekin!
KRONIKA:
Abenduan genion, Evil is alive and well. Urte erdia igaro da ia, eta zuzenean gabiltza berriro. Bizirik, eta onik ere. Azkena Rock egiten den eremuan bertan egin da Arabatakada. Antolakuntzari dagokionez, eta bietan musikari bezala izan garelako diogu, Arabataka bestearen pareko da. Behar bezala zaindu gaituzte hasieratik. Bestalde, plazerra izan da berriro lauak taulagainaren atzekaldean elkartzea. Gu laurak Kaki Arkarazorekin. Aritz bizi-bizi aritu da zuzenean, taulagainaren pareko hesia irekiz jendartera gerturatzeko. Eta bide batez ikusleak gugana are gehiago gertura zitezen. Ordua ez dugu bete musika egiten, talde askoren bilgune zelako Mendizorrotza. Taldeen kopurua ezer gutxi izan da han bildu den jendetzarekin. Agurtzen ari ginela, Zuentzat azken kantuarekin, pareko eskenatokiko burrunba hasi da eta, tira, guri errespetu gutxiko erabakia izan dela iruditu zaigu. Gurekiko eta gurekin dantzan ziren zaletuekiko. Guk besteekiko izan dugun errespetua baten batek gurekiko ez duelako izan. Tira, gertaera hori alde batera utzita, gustura egon gara saioa amaitu ondoren ere. Edanez, eta Gasteizko lagunartean. It's rock!
KRONIKA
Negu giroa Larrabetzuko bidean, urteko azkenaurreko kontzertua eskaintzeko. Soinu froga egin aurretik poteoan aritu ginen herriguneko tabernetan, larrabetzuarrak bagina bezala. Kontzertua hasi aurretik Une-koekin gazteek eginiko afaria dastatu genuen Herrikon. Metro gutxira dago Gaztetxea. Behin barruan geundela, hotza gainetik kentzeko edo, hainbat kanta bata bestearen atzetik jarraian eskaini genituen. Giro polita sortu zen ikusleen eta gure artean. Aurrekaldean, ikusleen artean, Feos pero Majos taldeko kantaria ikusi genuen eta Aritzek Zuentzat kantua gurekin abestera dei egin zion. Gaueko politenetakoa izan zen, ezbairik gabe. Hori eta aspaldiko lagunekin egoteko aukera berria izatea. Gaztelumendi, Barcena irakaslea eta, bereziki, ondo zaindu gintuen Gotzon Barandiaran. Biharamunean Bergaran eskaini behar genuen saioa, eta beranduegi izan baino lehen, etxerako bidea hartu genuen. Euria, hotza eta giro lanbrotsua errepidean.
KRONIKA
Aspalditik dago martxan Psilocybe kolektiboa, Irun eta Hondarribia aldeko musika taldeak biltzen dituen elkartea. Dut, Lif eta talde hauen bidez izan genuen lehen aldiz Psilocyberen berri. Urritik hona, instituzioen laguntzari esker, entseatzeko lokal berrituak eta kontzertuak eskaintzeko areto eder bat kudeatzen ditu kolektibo honek. Hondarribiara iritsi ginenean, zur eta lur geratu ginen. Eraikin ederra, elegantea eta eredugarria. Estudio txiki bat ere bada, bertako taldeek euren grabazioak egin ditzaten. Atsegina ikustera joateko, eta atsegina jo behar duenarentzat ere, Kuriosoak eta ikusgarriak, kamerinoak.
Inoiz Ez taldearekin aritu ginen. Gazteak gogor datoz eta ilusio handiarekin ikusi genituen oholtza gainean. Saio polita eskaini zuten. Ondoren, deabruon txanda izan zen. Aritz ez zen geldi egon ezta jende artean ziren batzuk ere. Taula gainera igo zenik ere izan zen… Festa ederra izan zen seinale.
Iñigo ere serio demonio aritu zen baterian eta indar denak xahutu arte aritu zen jo eta su. Garagardo artean, Zura taldeko kideekin aritu ginen hizketan (Kiribil diskoa atera berri dute, brasileiro kutsua du, oso ona). Eta aspaldiko lagunak besarkatzeko aukera ere izan genuen. Hantxe ziren Dut, Lif, Bertso Hop dendako jendea… Eta hainbat deabruzale, horien artean, Ortzi. Berak ateratako argazkiak jarri ditugu orriotan ikusgai.
KRONIKA
Bonberenea Sutan jaialdiaren moduko giroa aurkitu genuen Gasteizen. Hiria izanik, egitasmoa bera mardulagoa zen. Jende kopurua ikusita, pozarren egon daitezke lanean aritu ziren irratiko eta gaztetxeko ehunka bolondresak. Eta gu ere bai, noski. Pozarren, eskerronez eta harro gaude ekimen horren partaide izateaz. Green Valley taldeak saioa amaituta, jendetza zain zegoela, denbora gutxian taulagaineko prestaketa lanak egin behar izan genituen. Igo ginen eta emanaldian zehar pozarren jaso genuen entzulegoaren laguntza hainbat kantuetan. Saioa iluntzean izanik, hara iritsi aurretik, goiz samar itzultzeko asmotan geunden. Baina halakorik egitea zegoen giroa ikusita! 70n afaldu eta ondoren Aldapa, Gaztetxea... alde zaharrean gauak ertz ugari ditu. Gasteizko gaua bai ederra!KRONIKA
Kilolitroak arean, barka, 2. eremuan eskaini genuen saioa. Ez dira rockandrollerako orduak 12:30ak! Eta pentsa Zea Maysentzat, 10:30tan! Bada, gaztetxo askorentzat antza denez ordu egokia zen. Goizean goizetik aritu ziren taldeei harrera beroa egin zieten. Eskerrak! Hasi orduko Imak kitarra soka hautsi zuen eta hori dela eta lekuz kanpo bezala aritu ginen hasieran. Baina, oro har, oroitzapen polita gordeko dugu. Kantari goaz kantuan Aiora Pirritx eta antolatzaile taldeko Txetxo aritu ziren kantuan. Bestalde, bideoan agertzen diren gaztetxoei esker konturatu gara Erretzeko zerbait kantua ezagun egin dela teenager-en artean. Peiremans+ ere gogoko dutela ondo baino hobeto ikusi genuen. Gauzak bildu eta DYA lan eta lan zebilela, Kilometro batzuk egitea erabaki genuen. Karlos Aranzegi lagun handiarekin batera Anoetan Desordutan, Tapia, Amaiur ikusten izan ginen. Iluntzerako kilometroak bezainbesteko litroak generamatzan gainean... Gaur egungo gazteak!KRONIKA
Iraileko saioak igarota, hurrengo geldialdia herri kuttunean eta toki ederrean genuen, Ondarruko Kafe Antzokian. Hainbeste poz eman digun herrian, makina bider izan baikara jaietan. Aspaldian. Musikazaleentzat, tenplu modukoa da. Hau guztia esanda, gogo biziz gerturatu ginen aretora. Gure aurretik Desoreka aritu zen, hotz samar zegeon giroa baina hala eta guztiz ere saio txukuna egin zuten. R'n'roll danmation AC/DCren kantua etxean laga genuen eta Creedence Clearwater Revivalekin eman genion hasiera saioari. Hasiera bizia izan zen, hainbat kanta jarraian eskainiz eta soinu frogan baino askoz hobeago aritu ginen. Bildu zen jendea gustura geratu zelakoan gaude, guk bederen saio bakoitzean ahalik eta gehien disfrutatzen saiatzen gara. Jakin eta badakigu geroz eta saio gutxiago geratzen zaizkigula. Ez genuen Ondarrun ohiko den bezala gaua gehiegi luzatu. Goizean goiz jaiki behar genuen Iruran egoteko.KRONIKA
Eguraldia ez zen Bonbereneako piromanoez fio eta horregatik asteburu osoan serio demonio egon zen, zaindari lanetan. Nolanahi ere, bere oniritiza izan zuen jaialdiak. Alegia, ez zuela inork zapuztu jaialdia. Taulagainaren bestaldetik esan genezake talde guztiek dena eman zutela. Ikusleena ere meritu handikoa. Eta antolatzaileez zer esan? Bada, langile piromano asko zegoela eta hori dela sekretua jaialdia bikain irteteko: gogoz egindako lana. Hau esanda, goazen gure herrian eskaini genuen jaialdiaz hitz egitera. Ez zaigu erraza egiten sorterrian aritzea. Baina aipatutako guztiarekin ezin saio zatarra egin! Lagun asko igo zen gainera taulagainera: Bideoan agertzen diren gure "dobleak", Bonberenako piromanoak, Joxi Bukaera, Gorka Urbizu Peiremans... festa polita, bai horixe! Goizalderarte luzatu zen. Ordu txikietan denak elkarrekin zeuden Bonberenean: musikariak, antolatzaileak, musikazaleak, piromanoak eta banpiroak... Eskerrak eguraldia zaindari lanetan zegoen, bestela Tolosak su hartuko zuen!FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Giro petrala izan genuen hitzordua ipini genuen unetik bertatik. Euria, hotza... akabo uda! Goio Ramos ugaotarrak alaitu gintuen arratsaldea eta kontzertua. Argazkilari lanetan eta Kantari abestiaren korista paperean aritu zen deabruakentzat (Argazkiak webgune honetan bertan ikusgai izango dira laster).
Eguraldia dela eta ezin zuzeneko beroa eskaini, distantzia halabeharrez sortzen baita ikusle-musikari artean euria tarteko denean. Nola edo hala aurrera egin genuen disko berriko eta aspaldiko kantak eskainiz. Habeas Corpus taldeko lagunekin egoteko aukera gutxi izan genuen eta Feos pero majos taldea ikusi gabe alde egin genuen. Pena handirekin, baina hurrengo eguneko kontzerturako soinu froga egiteko hitzordua eguerdian ipini ziguten eta han txukun aritzeko bezperan ezin gautxorien modura ibili. Beti arte!
KRONIKA
Elorrioko jaietan ezagun piloa topatu genuen, Lekeitioko emanaldiaren hasieran ez bezala. Ez zen inor plazan! Eta hara, emanaldiarekin hasi eta harri azpitik edo baina agertu ziren 300-400 inguru r'n'roll doinuak entzuteko gogoz. Tartean, nabaria zen deabruzale asko zegoela. Eta horrek gugan efektu biderkatzailea izan zuen. Gu geu gustura geratu ginen egindako saioarekin, beste zenbait emanaldietan baina askoz gehiago. Eta hori, bereziki, zaletuek eskaini ziguten harrerari esker! Asmatu genuen bertan lotan geratzearekin. Txosnatan batekin eta bestekin hizketan giro ederrean aritu ginen. Eta goizaldera jaiki eta portu aldean eta Tia Franen pintxo ederrak hartu genituen. Inigo Madril aldera irten zen eta besteak teilatutik teilatura ibili ginen: Elgetako espaloian bazkaltzen eta musika ipintzen, arratsaldean Meskalera iritsi bitarte. Asteburu ederra. Lekeitiokoa, luzaroan gordeko dugun gaua izanen da.
FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Elorriora itzultzeko gogoz ginen. Maite dugun plaza da Elorriokoa. Ateneoa, Gaztetxea, Parra... hainbat proposamen jaso genituen neguan, baina ezin kunplitu. Jaietan ordea posible izan da gure nahia asebetetzea.
Elorrio jotzea, etxean aritzea bezala da. Aspaldiko lagunak saludatu, Non demontre eta Logelako jendilajea, Txaber, mitiko Papi... Elkarte batean bapo afaldu eta gero ekin genion lanari. Gustura, gogotsu eta indarrez. Kuriosoa kontzertu erdian pasa zitzaiguna, "Gaur euria egin du" jotzen hasi eta euri hasi zuen gogotik, lastima. Hala ere, jendea ez zen kikildu eta eskerrak! Jai giro ederrean gauari eman genion segida garagardo artean. Plazer handia!
FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Egun gutxitan zazpi kontzertu pilatu ziren gure agendan eta Lemoakoa bira txiki horren azken geldialdia izan zen. Bost egunez jarraian musika egiten jardun eta gero, eskertzekoa da Lemoara iristea. Musikaria ondo baino hobeto zaintzen baitute. Atseden hartzeko gunea, jateko eta edateko kamerinoak (dutxa eta guzti), zuzeneko ona eskaintzeko baldintza tekniko guztiak... Arin joan zen arratsaldea eta horrelakoetan zuzenekoari gogotsu heltzen diogu. Zorionak, alde batetik, Jai Batzordeari! Gurekin batera gau horretan kantuan aritu ziren Amaiur taldekoak. Naroa gurekin igo zen taulagainera, "Gaur euria egin du" kantua abestera. Pimpìnella moment izan zen, gure harridurarako batak eta besteak, Aritzek eta Naroak, antzerkigintzarako dohainak dituztela ikusi genuen. Udako jaietan musika onarekin gozatu nahi izanez gero, talde aparta da Amaiur. Txosnatan tragotxo batzuk hartu eta etxerako bidea hartu genuen. Pozik egindakoarekin, triste amaiera iritsi zelako. Hurrengo asteetako planari eusteko gogotsu gaude dagoeneko. Irailean, zuzeneko gehiago Elorrion, Ugaon, Tolosan...FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Nola aldatzen diren gauzak herri batetik bestera, kontzertu batetik bestera. Algortan soinua, hotsa eta anabasa topatu genuen eta, biharamunean, Berastegin lasaitasuna eta denbora geldoago doan sentsazioa. Algortan ez bezala Berastegira iritsi eta soinu ekipoa prest zegoen, gu iristeko zain. Esandakoa, aldaketa paregabea egun batetik bestera. Ikuslegoari begira antzeko izan daitezke biak, gogo berdinarekin saiatzen garelako musika egiten baina emanaldiaren aurreko lanak prestatzeko askoz eramangarriagoa da Berastegiko plana. Ilunpean, argi gutxirekin, eskaini genuen saioa. Jotzen ari garenontzat zailtasun bat bada batzuetan baina orohar txukun aritu ginela esan genezake. Kontzertua baino lehen Aloñak laguntza handia eskaini zigun eta egunean bertan gazte elkarteko eragile lanetan dabilen Aritzek. Berastegiko gazte asko bildu zen emanaldira, inguruko herrietakoak ere bai eta, nola ez, gure inguruko lagunak. Musikari handiak, guztiak: Imanol Goikoetxea, Karlos Aranzegi, Joserra Senperena, Jone, kantatzera atera genuen Joxi Ubeda... Plazerra gurea da. Ez genituzke ahaztu nahi tolosaldetik etorritako lagun guztiak. Nafarroa Oinezen kantua entzuten amaitu genuen Berastegiko egonaldia. Egindako lagun berriak agurtu eta etxerako bidea hartu genuen. Lemoan dago udako azken geltokia.FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Bezperan Toxic Twins & Evil Cymbal taldeko partaideok (Ima, Inigo eta Joni) kostata alde egin genuen Meskaletik. Bero izugarriarekin abiatu ginen ibilgailuz beteriko A8 errepidean, Algortako norabidean. Plazara iritsi eta metro gutxira txosnak, koadrilen jokoak eta eskenatokiko musika hotsak aurkitu genituen. Soinua, hotsak, anabasa...horixe da jaia! Soinu froga desastre hutsa izan zen hiru ordu pasatxo egon behar izan baikenuen arrazoi bat eta beste tarteko. Afaldu eta San Inazio eguna ospatu genuen, Iñigok ekarritako txanpainarekin eta Kakik ekarritako pastekin. Biba zuek, ez Inazio! Egiari zor, gu geu gure buruarekin gusturago aritu izan gara beste saio batzuetan. Zer egingo diogu bada! Nolanahi ere ikusleak gustura izan zirela esateko moduan gaude. Gau horretan mutilen kamisetarik ez genuen saltzeko eta neska bat pozarren joan zen Aritzek izerdiz beteriko kamiseta oparitu zionean... Esandakoa, lagunak pilatzen goazela. Udako biratxoaren azken txanpa zain dugu.FITXA TEKNIKOA
KRONIKA
Eskoriatzako bidean sortu zen Toxic Twins & Evil Cymbal taldea. 24 ordutan taldearen partaideak eta izena bera erabaki genituen lehen kontzertua eskaintzeko. Ez da abiapuntu txarra. Eskoriatzako eta Algortako emanaldien artean zegoen gauean ezin etxean geratu eta zer egin behar genuen ba! Betiko bilduleku izan den Meskal tabernan saioa eskaini genuen. Kakik eta Pintzak entseatzeko Garate gure eskuetan utzi zuten, Txetxok eta Idoiak afari ederra eskaini ziguten Iruran... hori da hori luxua! Saiatu ginen kontzertu duina eskaintzen, gure lehen emanaldian. Bildutakoen harrera ikusita, ez zela hasiera txarra izan esan genezake. Egia esan, ia denak lagun genituen beraz marka litzateke harrera zatarra jasotzea.... Aritz gabe moldatu ginen deabruen kantuak eskaintzen. Hori nahikoa ez eta, tartean, Imaren kantu berri bat eta hainbat bertsio: Balerdi Balerdi, Bide ertzean, Peiremans+... Amaitzeko, La Bambaren bertsio erdipurdikakoa. Horrela amaitu zen gauaren lehen zatia, bigarren zatia ere gozagarria izan zen. Garagardoa eskuetan Jakob Dylan, Pereza, Michael Jackson... abestuz eman genuen gaua. Oheratu aurretik, Meskal tabernakoei esker ona adierazi genien Iñigo furgonetan nola edo hala sartzen genuen bitartean.KRONIKA
Egunean bertan ezagutu genituen lagunen artean kantari aritu ginen. Plazer handia Iñaki, Andoni, Lukas Priest eta tabernako jendearekin solasean aritzea. Aritz ahotsa hartuta zegoela iritsi zen Inkernura. Gure beldurrik handiena egun hauetan ahotsa behar bezala zaintzea da eta oztopoak ez dira gutxi: Adurtzako haize zakarra, tabernetako eta hoteletako haize girotua, Zornotzako soinu frogan pairatu genuen eguzki-izpi bortitzak, nonahi guk nahi ez baina eskaintzen dizkiguten zerbeza hotzak... Nolanahi ere emanaldian zehar ahotsa ondo entzun zen eta uste baino hobeto aritu ginen. Taberna txikia, eskasa ez ordea! Gogotsu aritu ginen eta eskertzekoa da etxekoen eta lagunen bisita (Olaia, Patxi Gaztelumendi...). Gau giro ederra zegoen eta kanpoaldean tertulian aritu ginen Andoni DJ SS-77rekin. Musikarik ez zuen eskaini baina Juan Carlos "Porque no te callas! eta Josu Jon "Petronor" hizpide izan zituen, gu guztion gozamenerako. Bidean aurrera goaz 1973 diskoaren aurkezpenarekin. Lagunak pilatzen goaz Zarautzen, Lizarran, Eskoriatzan... eskerrak lagunak diren bestela Blues Brothersen filmean bezala amaituko dugu: furgonetan ihesean eta atzean etsaiez beteriko kotxe soka luzea!FITXA TEKNIKOA
2008-07-19. Herria: Adurtza auzunea, Gasteiz
Taldeak: deabruak teilatuetan + zea mays + beste bat
Aipatzekoa: Herriko festak
KRONIKA
Bero ikaragarriarekin irten ginen "road to Gasteiz". Hiri handietan ohiko denez, auzuneetako jaietan kale bat mozten dute txosnak eta taulagaina bertan ipintzeko. Soinu froga amaitu eta berehala presoen aldeko ekitaldia burutu zen. Zea Maysen soinu froga hastearekin batera furgoneta hartu eta Langraitzetik gertu dagoen Zuhatzu-Kuartangoko igerilekura joan ginen senide eta lagun ditugun Olaia eta Jonerekin afaltzera. Giro ederrean aritu ginen, Arabako urteko ardoa eta Kakik oporralditik ekarri zuen bestea dastatuz. Gauerdia pasata, Adurtzara bertaratu ginen emanaldiarekin hasteko. Taldea zuzenean ikusteko gogoz zegoen entzulegoa aurkitu genuen parean eta horrek indarra eman zigun saioa hobeto burutzeko. Martxa hobea hartzen ari gara, hainbeste urte eta gero garai batean lortu genuen kimika hori berreskuratzen ari garela esan genezake. Gau polita izan zen, unean unekoaz gozatuz eta egun gutxitan egin behar ditugun saio guztiak egiteko gogoz.
Goizaldera amaitu genuen. Azken garagardoa hartu eta Gasteizen geratu ziren lagunak agurtu ondoren Zuhatzu-Kuartangora itzuli ginen. Uda honetan Euskal Herrian barrena bazabiltza, ezagutu beharrekoa da Zuhatzuko igerilekua. Gu, bederen, itzuliko gara.
KRONIKA
KRONIKA
KRONIKA
KRONIKA
KRONIKA