-
Michael Jackson
Meskal tabernan zure musikarekin gozatzen jarraituko dugu, luzaroan. Adiorik ez
-
Heletan eta Iruñean hurrengo kontzertuak
Heletako Euskal Herria Zuzenean jaialdian eta Iruñeako Sanferminetan joko dugu uztailaren 4an eta 11n, hurrenez hurren. Horiexek hurrengo bi saioak. Gehiago izango da udan, Agenda atalean iragartzen joanen gara.
-
Asteburu honetan deabruak zuzenean
Bakarrarekin nahikoa ez eta bi kontzertu eskainiko ditugu egun berean. Ekainaren 20an larunbatarekin, Hatortxu Rock jaialdian arituko gara lehen lehenik, Lakuntzan (Nafarroa). Gure saioa 19:15ean hasiko da. Ordubeteko saioa egin eta gero, gauzak hartu eta Tolosara ziztu bizian, Koadrilen Egunean jotzera! Tolosan, Humus eta Laket taldeekin batera arituko gara. Hatortxu Rock 10 (ikus, aurkezpen bideoa)
Biharamunean Oionen izango den Araba Euskaraz! ekitaldian parte hartuko dugu ere. Elkar ikusiko dugulakoan.
-
Maiatzean berriro zuzenean
Deabruak Teilatuetan udaberrian taulagainera igoko gara berriro.
Arabatakada, Hatortxu Rock 10 (ikus, aurkezpen bideoa), Araba euskaraz edota
EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdietan arituko gara, besteak beste. Azkar batean, data zehatzak
agenda atalean
-
Udaberrian elkar ikusiko dugu berriro!
Hurrengo hilabeteetara begira gaude dagoeneko! Urte emankorra izan zen 2008a. Hainbat kontzertu eskaini genituen, toki berriak ezagutu, lagun berriak egin eta gure zaletuekin berriz topo egiteko aukera izan genuen. Mila esker
gure musikarekin gozatu duzuen guztioi, antolatzaileei, gurekin aritu diren musika taldeei, Tolosako lagunei, gure lantaldeari (Kaki, Fernan, Jorge, Unai,...) eta bereziki Ireneri eta Enarari eskaini diguten laguntza guztiagatik, eta gure jaialdietara hurbildu zareten guztioi. 2009ko udaberrian itzuliko gara berriz ere oholtza gainera. Laster arte! Aritz, Iñigo, Ima eta Joni.
-
"1973" kamisetak salgai
Martxa ederrean doa kamisetaren salmenta. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan jarri ditugu salgai. Tailak, mutilentzat, 12-14, S, M eta L. Nesken modeloa, S eta M. Informazio gehiagorako, sar zaitez albistean: Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi
deabruakteilatuetan@gmail.com helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diskoaren kasuan ere, postaz erosteko aukera badago Bonberenearen bitartez edo gurekin harremanetan jarriz.
-
Larrabetzun eta Bergaran amaituko dugu urtea, asteburu honetan
Errepidean gara, urtea amaitu bitarte bai bederen. Musikaz eta jaiaz gozatu dugu Elorrion, Lekeition, Ugaon, Bonberenean, Ondarrun, Iruran, Gasteizen, Hondarribin. Hurrengo geldialdiak, eta urteko azkenak gainera, bi hauexek: Larrabetzu eta Bergara. ikus agenda atalean.2009ko udaberrian itzuliko gara berriro.
-
Larunbat honetan Hondarribiko Psilocybenea aretoan
Hondarribia eta Irun aldean bada Psilocybe izeneko kolektiboa, bi herrietako musika taldeek osatutakoa. Duela gutxi, kontzertuetarako areto eder bat jarri dute martxan, Psilocybenea. Azaroaren 15ean larunbata, bertan arituko gara jotzen,
Inoiz Ez Hondarribiko taldearekin batera. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Sarrera, 5 euro. Info:
http://www.psilocybenea.com -
Udan batetik bestera
Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra 1973 diskoa aurkezten aritu ginen Euskal Herrian Barrena: Gasteizen, Zarautzen (ikus, argazkiak), Lizarran, Zornotzan, Eskoriatzan, Algortan, Berastegin eta Lemoan aritu gara. Hurrengo asteetan atseden hartuko dugu eta irailean itzuliko gara zuzenekoetara. Zehaztasun gehiago, ikus agenda atalean. Rock talde mitikoen zale garenez, guk ere izen bat jarri diogu birari: “Evil is alive and well 2008”. Emanaldi bakoitzeko kronikak Deabru atalean irakurgai daude.
-
Gaur, uztailak 30, Tolosako Meskal tabernan emanaldi berezia
Toxic Twins and the Evil Cymbal atzo bertan sortu zen taldea da (Partaideak: Ima Singermorning, Joni Rotondas, Inigo Wanted). Gaur 22:30tan Tolosako Meskal tabernan arituko dira. Eta zer eskainiko dute? Auskalo! Ager zaitez zure begiekin ikusteko.
-
“Evil is alive and well”, nondik dator udako biratxoaren izena?
Udako birari izen bat jarri diogu: “Evil is alive and well”. Izen hori nondik hartu dugun asmatzen dutenen artean, “DT pack” zozketatuko dugu: kamiseta, txapa eta CDa. Bidali
erantzuna. Uztailaren 18an emango dugu irabazlearen berri webgune honetan bertan.
-
“Erretzeko zerbait” kantuaren bideo-klipa
“Erretzeko zerbait” kantua da bideoa girotzeko aukeratu dugun abestia. Esan behar da Bonbereneako gazteek lan ederra egin dutela. Laster izango da hedabideetan ikusgai. Eta baita webgune honetan bertan ere. Klipa ikusteko:
Klik egin. -
Asier Arroitaren argazkiak
Plateruenan eskainitako argazki-bilduma bikoitza dago eskegita Internet sarean. Kalitate onekoak, zalantzarik ez. Zuzenean ikusteko,
klik egin.
-
"1973" kamisetak salgai
Martxa ederrean doa kamisetaren salmenta. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan jarri ditugu salgai. Tailak, mutilentzat, 12-14, S, M eta L. Nesken modeloa, S eta M.
Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi deabruakteilatuetan@gmail.com helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diruz juxtu bazabiltza, kontzertu batera azaldu eta bidalketa gastuak aurreztuko dituzu (6-7 euro artean).
Diskoaren kasuan ere postaz erosteko aukera badago.
-
Maiatzaren 24an Durangoko Plateruenan izango gara, Zea Maysekin batera
Maiatzean hirugarren emanaldia eskainiko dugu Durangoko Plateruenan, Zea Mays taldearekin batera maiatzaren 24an, larunbatarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoko barran bertan.
Anoetako Gaztetxean eta Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen jaialdian eskaini ditugu emanaldiak, hurrenez hurren. Bietan une biziak igaro ditugu eta baita hainbat lagun ikusi ere. Argazkiak ikusgai daude dagoeneko.
Aurrerantzean zuzenekoez galdera egiteko hona helbide elektroniko berria: kemen, (34) 943 393 318.
-
Entzun!, 2007ko kuttunenak
Entzun aldizkarian 2007ko lan onen zerrenda eman du aditzera:
Kazetari eta musikazaleen artean egindako bozkan Lisabö taldearen Ezlekuak diskoa gailendu da. Bigarren Pettiren On geratu da, hirugarren Audienceren Trying wings on roots, laugarren Borrokan-en Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! eta bosgarren Sexty Sexers-en Urkamendi Blues.
Irakuleen artean egindako bozketan aldiz, Zea Mays-en Morphina nagusitu da, eta ondotik Lisabören Ezlekuak (bigarren), Deabruak Teilatuetan-en 1973 (hirugarren), Pettiren On (laugarren) eta Sexty Sexers-en Urkamendi Blues (bosgarren) sailkatu dira.
Zerrenda osoa: www.entzun.com
-
AHTren aurkako manifa
Tolosan urtarrileko azken larunbatean Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioa burutu zen. Ekitaldiaren amaieran Aritzek eta Imanolek "Abiadura handiko asmoak" kantatu zuten. Bertan izandako partaide baten ikuspegia ezagutzeko
klik egin. Argazkia
ikusi.
-
1973 fashion club
Gure lagun batzuk, kamisetak erosteaz aparte, ideia polita eman digute. Kamiseta soinean jarri, argazkia egin, gure posta helbidera bidali eta
webgunean ikusgai jarri. Animo ba! Trukean postal bat jasoko duzu opari! Edo bi, edo hiru… Nahi dituzunak. Argazkiak bidaltzeko, honako helbidera idatzi:
deabruakteilatuetan@gmail.com -
Hatortxu Rock 2008
1973 diskoaren bigarren aurkezpen jaialdia Iruñerrian izan zen,
Hatortxu Rock jaialdian. Jaialdiaren informazio guztia eta argazkiak
Internet sarean aurkituko duzue. Gure berri izateko, tarteka sar zaitez gune honetan. Ikus,
argazkiak. Laster arte! deabruak teilatuetan
-
Tolosako kontzertuaren irudiak
Ikus argazki-galeria (© Z.A. Bonberenea Ekintzak).
Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean izan zen abenduaren 29an, urteko azken larunbatean beraz. Mila esker Euskal Herri osotik etorri ziren ikusentzule guztiei, zinez! Mila esker DJ Bull-eri eta nola ez zorionak Bonbereneari. Baietz beste 10 urte!
Datorren emanaldia, Hatortxu Rock! 2008ko urtarrilaren 12an.
-
18/98
-
Aritz Betagarrirekin kantari
Hatortxu Rocken aritu zen orain urte gutxi deabruen kantu bat Betagarrirekin kantatzen. Hona,
bideoa.
-
Jose Luis Otamendi
-
Jaso ezazu postala etxeko buzoian
Taldearen postala etxeko buzoian jasotzerik nahi? Lagun bati postala etxeko buzoira bidaltzea nahi? Bada bidali taldearen inguruko
mezutxoa (nahi izanez gero bertsoa, kopla, poesia, gutuna...) eta egun gutxira postala jasoko duzu etxeko buzoian. Jasoko duzun postala hauxe da:
irudia -
Tolosako kontzertua, oharra
Egun gutxi barri Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean, datorren abenduaren 29an egingo dugu. Sarrerak salgai, SOILIK egun berean aretoan bertan arratsaldeko 19:00tik aurrera. Prezioa: 5 euro. Taldearen emanaldia amaituta, DJ Bull arituko da giroa alaitzen.
-
Hauxe da gune ofiziala
deabruak teilatuetan taldearen gune ofizialean zaude. Bertan taldearen inguruko informaziorik osatuena jasoko duzu. 1973 dagoeneko eskuragarri dago. Aurki gune honetan ere musika entzun ahal izango da.On egin!
Página web oficial / Official website ::: deabruak teilatuetan
-
Otros idiomas, prensa
Nuevo disco ya disponible en tiendas e Internet (web bonberenea o gor). Si quieres información acerca del grupo envía email al siguiente correo electrónico: deabruakteilatuetan@gmail.com
Te contestamos lo antes posible. Fotos en alta resolució, haz klik en "argazkiak".
-
Diskoa eskuragarri
-
Myspace gunea
-
Medioetarako, harremanetan jartzeko: